Dynamis Upelgindegia familia-enpresa hungariarra da, 1954az geroztik haritzezko upelak egiten ditugu. Inguru bikainean dihardugu, Hungariako basoek ematen diguten lehengai aparta eta gure arbasoengandik jaso dugun prozesu artisaua erabiliz.
2016aren hasieran instalazio moderno eta zabal berrietara mugitu gara. Aurkezpen-bideoan gure lurreko eta gure upelgindegiko irudiak ikus ditzakezue.
20 eta 600 litroko edukiera arteko haritzezko upelak egiten ditugu; horietatik gehienak 225 l-ko bordelesak dira.
Hainbat kontinenteko upeltegi asko gure upelen kalitate bikainaren eta haritz hungariarrak beren ardoei ematen dizkien lurrin espeziatuen lekuko dira.
ONDARE HUNGARIARRA - MENDETAKO USADIOA - TEKNOLOGIA EUROPARRA