Toneleria Dynamis latoneleriadynamis_01.jpg Toneleria Dynamis latoneleriadynamis_02.jpg Toneleria Dynamis latoneleriadynamis_03.jpg Toneleria Dynamis latoneleriadynamis_04.jpg Toneleria Dynamis latoneleriadynamis_05.jpg Toneleria Dynamis latoneleriadynamis_06.jpg Toneleria Dynamis latoneleriadynamis_07.jpg Toneleria Dynamis latoneleriadynamis_08.jpg Toneleria Dynamis latoneleriadynamis_09.jpg Toneleria Dynamis latoneleriadynamis_10.jpg Toneleria Dynamis latoneleriadynamis_11.jpg
Haritz hungariarra barrikak egiteko munduko lehengairik onenetakoa da. XIX. mendean eta XX. mende-hasieran Hungaria Europako toki askotako barrika-hornitzailea zen, horien artean Bordeleko eskualdekoa. Gaur egun merkatuan zuen tokia, aro komunistan ia osorik galdua, berreskuratzen hasi da.

Hungariako haritza oso ezaguna eta estimatua da Espainian ere. Maisu upelgilerik nabarmengarrienen arbasoek gogoan dute haritz hungariarra landu izana, eta gaur egun bere oinordeetako askok berriro ere aukeran hartzen dute.

Zemplen-eko eskualdeko haritzak -garaiera ertaineko mendiak, Hungariako ipar-ekialdean- kalitate bikaina dute. Mundu osoan bi eskualdetan bakarrik sortzen da Qercus petraea bere horretan: Tronçais-en (Frantzian) eta Zemplen-en (Hungarian).

Sumendi-lurzoruen, klima gogorraren eta hazkunde mantsoaren ondorioz zurtoin zuzen, zuntz trinko eta ale fin/ertaineko (4-7 eraztun cm bakoitzeko) zuhaitz zoragarriak sortzen dira. Barrikak egiteko aukeratutako haritzak 120-150 urteko adinean mozten dira.

Oxidazio-efektu txikia eta neurrizko lurrin espeziatuak
Zemplen-eko Quercus petraea-ren ezaugarriak dira. Haritz frantsesak baino tanino gutxixeago du eta ez dira horren idorgarriak. Barietate bakoitzaren fruta-ezaugarriak errespetatzen ditu, eta ontzean ardoak aberasten ditu. 6 hilabete edo gehiagoko ardo onduetako biziki gomendatzen da.